BIZIKLETAK NONDIK?
Nik uste dut bizikletak ez dutela joan behar espaloitik. Bide gorritik joan behar dira. Batzuetan ez dago bide gorria. Ez badago bide gorria errepidetik joan behar dira baina 14 urte ez daukaten umeak espaloitik.
Esaten dute arau berri bat atera dutela derrigorrezkoa izango dela errepidetik joatea bide gorria ez badago. Espaloitik bizikletek harrapatu ahal dute pertsonak. Espaloitik abiadura berdina ez daramatenez bizikletak eta pertsonak, harrapau ahal dituzte. Gainera batzuetan espaloiak estuak dira, eta ez dago lekua.
Errepidean istripu askoz gehiago gertatzen dira baina. Kotxeek harrapatu ahal dituzte trafiko gehiago dagoelako. Horregatik seguruagoa da bide gorria ez dagoelako trafikorik. Baina umeak badira ezin dute errepidetik joan arriskutsua delako.
Jende askok esaten du leku batzuetatik ez dagoela bide gorria. Gainera esaten dute bidaia motzagoa dela espaloitik, bide gorrian buelta handia eman behar dutela. Beste batzuk esaten dute jendea bide gorritik gurutzatzen dela. Edo joaten direla korrika egiten ala ibiltzen bide gorritik.
Leku gehienetan bide gorria dago. Gasteizen 55 kilometro daude. Normalean jendea ez da ibiltzen bide gorritik, normalean ez daude hor korrika. Batzuetan bai jende asko gurutzatzen da baina bizikletak ez datozenean gainera beti begiratzen diete.
Espaloitik jendea harrapatu ahal dute. Errepidetik kotxeak harrapatu ahal diete pertzonei. Hori dela eta leku honena eta seguruagoena bide gorria da. Gainera legea atera dute gure segurtasunerako eta istripu gehiago ez egoteko.
